Donazaharre, Imus Pyrenaeus
Pirinioen ipar isurialdean eta galtzadaren ertzean zegoen erromatar garaiko hirigunea da, gaur egun Donzaharre/ Saint Jean Le Vieux-ko herriaren azpian kokatuta dagoena. Gainera, haren izena Antoninoren Itinerarioan ageri den Imus Pyrenaeus izenarekin identifikatua izan da. Kronologiari dagokionez, gunearen hasiera K.a. I. mendearen azken laurdenean abiatu zen, Augustoren agintaldian, eta Erdi Aro arteko jarraipena izan zuen.
Gaur egun, ikusgai daude bertako termen aztarnak baita kokalekuan egindako hainbat indusketa arkeologikoetan berreskuratutako hainbat elementu ere. Aipagarrienen artean daude, besteak beste, 2010. urtean topatutako togatus edo togaz jantzitako marmolezko eskultura baten zatiak baita gunerokotasunarekin lotutako zenbait objektu ere: zeramikazko ontziak, luzernak, txanponak, etab.