ZALDUA

Zalduako aztarnategia

Gune hau Nafarroako Pirinioetako Auritz/Burguete eta Aurizberri/Espinal herrien artean kokatu dagoen Zalduako aztarnategiari dagokio. Aztarnategia, inguru menditsuan dagoen erromatar garaiko hiri bat da, Hispania eta Galiako lurraldeak elkartzen dituen galtzadaren inguruan artikulatua, hain zuzen ere.

INFORMAZIO GEHIGARRIA:

www.es.zaldua.pyrena.eus/
Bertan aztarnategiari eta bere ikerketari buruzko informazio guztia aurkituko duzu.

Aurreko kanpainen bideoak Zaldua 2019 eta Otegi 2016

Informazio praktikoa Nola iritsi aztarnategira, mezenasgo-programa, etab..

XX. mendearen hasieran Julio Altadill historialariak Aurizberrin erregistratutako aurkikuntza batzuk Iturissa mansioarenak izan zitezkeela (iturri literario klasikoek aipatutako kokagunea) adierazi zuen lehen aldiz. Hala ere, orain arte ezin izan da hipotesi hori guztiz berretsi, ez baita hori egiaztatu edo gezurtatuko duen frogarik aurkitu. Horregatik aztarnategiaren izena bere egungo kokapenaren toponimorena da, hau da, Zaldua.

TESTUINGURU GEOGRAFIKOA

Zaldua aztarnategia gaur egungo Auritz/Burguete eta Aurizberri/Espinal herrien lurretan kokatutako dago Nafarroako Foru Erkidegoko ipar ekialdean (Iruñetik 32km-ra). Gune estrategiko batean finkatuta dago, Ibañetako (1057 metro) mendatearen hegoaldean zabaltzen den ordekan (894 metroko altueran) eta zehazki, Arranosina errekaren mendebaldeko terrazetan. Nola ailegatu.

Aztarnategia egun bi udalerriren artean dago, lurrezko pista baita Aurizberri (Erroibarreko udalerriaren barnean) eta Auritzen arteko muga. Horrela bidearen mendebaldeko eremuak Otegi izena hartzen du eta bertan daude hirigunearen kanpoaldeko egiturak (nekropoliak horien artean). Zaldua, ordea, pistaren mendebaldeko lursailaren toponimoa da (Auritzeko udalerriaren barnean) eta bertan identifikatu da kokalekuaren erdigunea eta zatirik handiena.

INDUSKETA ARKEOLOGIKOAK

Zalduko aztarnategi arkeologikoan egindako lehen indusketak 2012an egindako zundaketak izan ziren. 2011n miliarioak aurkitu ondoren egin ziren miaketa horiek, erromatarren galtzadaren inguruko hainbat tokitan beste aztarna batzuk identifikatzeko aukera egon zitekeela ikusi zelako. Horrela, Zalduan 2 metro inguruko potentzia arkeologikoa dokumentatu ahal izan zen, erromatarren garaiko zoru, horma eta bestelako materialekin batera.

Hala ere, hamarkada batzuk lehenago beste indusketa arkeologiko batzuk burutu ziren Zaldua inguruan: Ateabalsa eta Otegin, hain zuzen ere, biak Aurizberriko lurretan (Erroibarren). Bi gune horiek 1980 eta 1990-eko hamarkadetan indusi ziren Juan Mari Martinez Txoperenak paraje horietako soroen gainazalean erromatar garaiko materialak topatu eta haien berri eman ostean. Indusketa horietan bi errausketa nekropoli eta herrixka baten aztarnak dokumentatu zituzten (informazio gehiago nahi izanez gero eskuragarri daude kanpaina haiei buruzko argitalpenak: bibliografia atalean).