Pirinioetako galtzada eta Ibañetako igarobidea
Honako ibilbide hau erromatar galtzadaren ibilbidearen zati bati dagokio, hain zuzen ere, Caesaraugusta/ Zaragozatik zetorrenari. Zangotzan Irati ibaiari jarraitu eta Ekaien Urrobiren arroan barneratzen zen, Artzibarren gora Orreagaraino iritsi eta bertatik Luzaidetik jaisten zen, Burdigala/ Bordelerantz zuzentzeko.
Haren eraikuntza K.a. I. mendearen inguruan egin zen, 6 eta 8 metro arteko zabalerarekin eta, bide osoan ez zuen %6ko desnibela gainditzen. Galtzada Erromatar Inperioa erori arte erabili izan zen:
armada, posta, zama handiak, gurdiak garraiatzeko, bidearen hondatzeak haren abandonua eragin zuen arte. Hala ere, animalia bide gisa erabilia izan da XIX. mende amaiera eta XX. mende hasieran errepide berriak egin zituzten arte.
Ibilbidea haren inguruan aurkitutako sei mugarriek egiaztatu dute. Zedarri hauetariko bana jartzen zen milia (milla passum) bakoitzeko bide ertzean, hau da, 1481 metroro. Bertan, hainbat informazio adierazten zen grabatu edo margoen bidez: galtzada eraiki edo konpondu zuen enperadorearen izena, edota hurrengo mansio edo civitas-era zegoen distantzia adibidez.
INFORMAZIO GEHIGARRIA:
Artzibarren zehar prestatutako galtzada
Artzibarreko udalerrian zehar prestatu eta seinaleztatutako galtzadaren ibilbideari buruzko informazioa.
Galtzadari buruzko artikulua
Campo Real/Fillera eta Saint Jean Le Vieux/Donazaharre artean topatutako galtzadaren ibilbidearen eta miliarioen aurkikuntzari buruzko argitalpena, 2017an argitaratua (eskuragarri pdf-an).
Megalitos Txoperena
Bide zaharrei eta Pirinioetako galtzada erromatarrari buruzko informazio zabala www.megalitos.txoperena.es helbidean.
AURREKARI HISTORIKOAK
Iturri klasikoek mendebaldeko Pirinioak alderik alde zeharkatzen zituen bidea, Iter XXXIV-a, aipatzen dute. Hori horrela, Ptolomeok, Antoninoren Itinerarioak edo Ravenako Anonimoak mendi-pasabide horren inguruan kokatutako kokagune bati buruzko aipamenak egiten dituzte, Iturissa edo Eturissa izenekoa. Hala ere, gaur egun ez dugu bide hori noiz ireki zen edo hirigunea noiz sortu zen argitzen duen informazio idatzi zehatzik.
Bide honen ibilbidearen bila egindako miaketek Iruñeko arrotik iparralderentzako eremuan Zubiriraino iristen den bide zaharraren zati txikiren bat topatzea ahalbidetu du. Puntu horietan balizko baieztapenaren miaketa zuloak egin dira eta orain arte behintzat, emaitzak negatiboak izan dira. Era berean, Esteribarreko bailaran beste ibilbide bat egiteko aukera ere baztertua izan da.
.
IKERKETA ETA MIAKETAK
Aranzadi Zientzia Elkarteko talde batek ikerketa eta lurreko prospekzio lanei ekin zien, Nafarroa iparraldean, 2008tik aurrera. Asmoa antzinako bideak ikertzea zen, baina, bereziki, erromatarren garaiko galtzaden ibilbidean espezializatu ziren. Hori horrela haien helburua Bordelerantz Ibañetako pasabidearen hego isurialdeko lotune posibleak aurkitzea izan zen, bideari zegozkion zerbitzu eta egiturekin batera (miliarioak, adibidez). Era berean, galtzada horien inguruan Burdin Aroko zenbait kokaleku berri identifikatu ahal izan dira.
Ikerketak lurraldearen azterketa zehatz batean oinarritu dira, hori guztia mota ezberdinetako kartografia eta argazki zaharren kontsultarekin alderaketa eginez. Horrela, bidearen balizko aztarnak identifikatu eta galtzadaren ibilbiderako onuragarrienak ziren baldintza egokienak betetzen zituzten eremuak detektatu dira. Ustezko ebidentzia horiek guztiak lekuko prospekzio lurtarren edo zundaketa arkeologikoen bidez egiaztatzen ziren. Galtzada identifikatu ahal izan den lekuetan harrian pikotx-lanen aztarnak, lurrean prestaketa zantzuak edo zorua osatzen zuten geruza desberdinen hondarrak topatu dira.
Identifikatutako galtzadaren ibilbidetik egindako hegaldia, (mapan).
Egilea: Eneko Martínez Iturri